XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tximeletarena

Ni txikia nintzela, baso ertzeko herrixka batean bizi ginen.

Gure etxea basotik hurbilenekoa zen, eta era guztietako txorien bisita izaten genuen egunero.

Negu batez, gure leiho baten ertzean krisalida bat agertu zen.

Nik artean ez nekien krisalida izen hori, baina amari galdetu nion.

- Tximeleta bat jaioko da hortik -esan zidan.

Geroztik, egunero-egunero egoten nintzaion begira, eta handik irtengo zen tximeletaren kolore dotoreak imajinatzen saiatzen nintzen.